XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Euskalerriko gudariek ikusi zuten alde-egite ori;
jakin zuten, an urruti, Andaluzi'n, mauroek Errodrigo garaitu ta erail zutela;
eta, apentza-goseak eraginda, igesi zijoakien gudarozte bisigotiarraren gaiñera erori ziran, errañetan kiskalgarri zeramaten iru mende luzeko gorrotoa iges zijoazkien gudari aurrez-garaitu aien odoletan ito nairik.
Izugarria noski aien artean egin zuten sarraskia.
Mauroak ez baiña euskaldunak izan ziran Bisigoten Erreiñua bein betirako ezereztu zutenak, mauroek ez baiña euskaldunek porrokatu bait zuten Bisigoten gudaroztea.
Euskaldunei zor diete musulmanek Españi ain errez berenganatu izatea.
Ain errez! Ez bait zuten aurrean, kixazko borrokarik egin bear izateko, kixazko gudarozterik aurkitu.
Españi, Españi osoa, Euskaldunek doan egindako emaitza bat izan zuten musulmanek.
Eta, berealaxe, musulmanen gurenda
Guzti au uste utsa besterik ez dala? Egia.
Uste utsa besterik ez da.
Baiñan, orrela dira, gai oni-buruz, beste guztien iritziak ere.
Ezagutzen ditut III Alfontso Asturietako errege bisigotaren
- Juduen judaskeria.
Españi'n, Kristaudiko beste bazterretan bezala, juduei jaurti izan zaie ondamen guztien errua.
- Jaungoikoaren zigorra,
Aundiak omen ziran ba aspaldiz gero Bisigoten eta bereiziki Bitiza ta Errodrigo azken bi erregeen pekatuak, III Alfontso'ren
- Bitizatarren asarrea ta apentza, Bitiza il ondorean buruntza aietako batek ez baiña Errodrigo'k artu zualako.
- Naiz azkenean Bisigoten serbitzura biurtu, berez Bizantziotarra zala uste dan Julian kontearen apentza,
- Lukas Tudensis izan zitzaigun kondaira guztiaren berri dotore eman ziguna.
Eleberri bat geiago dirudi edestia baiño gai oni-buruz idatzi zigunak:
Zeuta zan Bizantziotarrei Afrika'n gelditzen zitzaien azkeneko uria, eta Julian omen zan ango jaurlea.
Bai omen zuan konte onek Florinda izeneko alaba gazte pertxenta bat.
Bein, Tajo ibaiean bañuketan omen zebillen billutsik neska polit ura, eta ala ikusi omen zuan uretik irtetzen, Errodrigo erregeak.
Ta, nola ez?, neskaz maitemindurik gelditu omen zan erregea.
(¿Ez al zaigu or, argi, Dabid eta Betsabe'ri gertatutakoaren bikoiztapen bat agertzen?).